• Guztiontzat  oinarrizko  irisgarritasuna

    Guztiontzat oinarrizko irisgarritasuna

    Eskailera mekanikoak eta igogailuak Eibarko leku askotan jarri dira eta jartzen ari dira. Hala ere, badirudi gure herriko zenbait auzok ez dutela oinarrizko irisgarritasuna ere merezi. Ubitxa kalea, adibide argi bat da.

    Ubitxako bizilagunek, bertako garbitasun zein irisgarritasuna hobetzeko eskaera egin egin digute, arrazoi guztiarekin gainera. EAJko udal taldeak, bere esku dagoena egingo du Ubitxako bizilagunen arazoari irtenbidea emateko.

    Azken hilabeteotan, Eibarko zenbait tokitan, aldapak, eskailera mekanikoak edota igogailuak jartzen ari dira. Urkin, Amañan, Legarren eta Errekatxun adibidez. Irisgarritasuna bermatu beharra dago, baina zenbait kale eta auzoetan eskailera eta igogailu gehiegi jartzen ari direla ere uste dut, beste zenbait auzoen kalteetan.

    Guzti hori ordaintzeko Eusko Jaurlaritzaren dirua erabiltzen ari da udala eta herrian  alderdi sozialistaren  lorpen bat bezala saltzen ari dira. Denok dakigu irisgarritasun kontuak boto asko emango dizkiola PSOEri. Baina jendeak ba al daki ekipamendu guzti horien mantenuak zenbateko kostua duen? Dirutza izugarria da hilero!

    Esan bezala, irisgarritasunaren alde nago, baina dena bere neurrian egiten bada. Batzuk asko eta beste batzuk berriz, ia ezer ez. Udal gobernuak ez ditu auzo guztiak hartzen kontutan eta ondorioz, Eibarko hainbat kalek eta auzok beharrak dituzte, Ubitxa adibide. Hemendik, guztiok eskubide eta betebehar berdinak ditugula aldarrikatu nahi dut!

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies