• Hirugarren  adin  edo  bigarren  gaztaro?

    Hirugarren adin edo bigarren gaztaro?

    Atzo Markel Olano eta Eider Mendozarekin batera Untzaga eta Beheko Tokiako zahar-etxeak bisitatu genituen. Atsegin eta pozgarria da Eibarko egoitzek zenbat bazkide dituzten eta zeinen aktiboak diren ikustea.

    Bizitzaren aurrean erakusten dute jarrera aktibo eta baikorra, osasunak ahalbidetzen duen neurrian, oinarrizkoa da edozein adinetan, baina are gehiago urteak egiten goazen heinean. Atzoko bisitan, jubilatuek zein ekintza egiten dituzten ikusi ahal izan genuen, baita zeinen ondo pasatzen duten ere.

    Adineko jendeari asko zor diogu eta horregatik, garrantzitsua iruditzen zait beren jubilazio urteez gozatzeko aukera izatea, batez ere, bizi kalitate on batekin.

    Haiek atera gaituzte aurrera, haiek beren maitasun guztia eman digute, baita beren bilobei ere.  Hitz hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiet, beren  maitasun, esfortzu eta kemenagatik. Hoberena merezi dute eta bereziki, zaintza behar dutenean babes osoa izatea merezi dute, baita maitatuak sentitzea ere.

    Eskerrik asko Eibarko adineko pertsona guztiei beren esfortzuagatik; orain guri dagokigu gure seme-alaben eta ondorengoen etorkizuna lantzea.

    Aupa eibarko zahar etxeko bazkide jubilatu guztiak eta bereziki bertako zuzendari eta dinamizatzaileak. ZORIONAK guzti guztiei!

     

    Zahar etxea Eibar

    Utzi zure erantzuna →
  • Egilea:pedro ereña on 2015/04/21, 17:46

    Denok …eta batzuk.laster aitonak izango gera ..eta gure esku dago , hobetzea gure aitona -/amonaren etorkizuna

    Reply →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies