• “Sentimientos  de  Cristal”

    “Sentimientos de Cristal”

    Larunbatean, Eibarko Itzamma Akademian, liburu baten aurkezpena egongo da. Olerki eta kontakizun laburrez osatuta  dagoen liburuaren izenburua, “Sentimientos de Cristal” da. Liburuen salmentan lortuko den diruaren zati bat, gaixotasun arraro bat duen umetxo batentzat izango da.

    “Huesos de Cristal” deitzen diote gaixotasun honi eta izenak esaten duen bezala, hezurrak apurtzen zaizkie haurtxo hauei eta ezin dute bizitza normal bat egin. Zoritxarrez gaixotasun arraro asko daude eta pertsona gutxik jasaten dituztenez, ez daude behar bezala ikertuta. Edozein pertsonaren sufrimenduak kezkatzen nau, baina kaltetua haurtxo bat denean, ama bezala, oso gogorra egiten zait eta guraso horien buruan eta sentimenduetan murgiltzen naiz. Nere bi alabek osasuna izateak asko pozten nau baina ez ditut beste umeak eta gurasoak nire burutik kentzen.

    Horregatik, larunbatean, arratsaldeko 6tan Itzamma akademian egingo den  Agurtzane Estradaren liburuaren aurkezpenean egongo naiz, liburua erosiko dut eta nire esku dagoena egiten saiatuko naiz haur hauek eta familia hauek laguntzeko. Ez ahaztu, gu guztion laguntza behar dutela eta guk eta gure senideek osasuna edukitzea, bizitzak emango digun oparirik handiena dela.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies