• Oraindik  horrela  al  gaude?

    Oraindik horrela al gaude?

    Joan zen astean, Monakoko printzesak bikiak erditu zituen: neska bat eta mutil bat. Neska izan zen jaiotzen lehena, baina hala ere, bere anaia izango da Monakoko printzipe bere aitaren ondoren.

    Monarkiak eta printzipatuak egon beharko liratekeen hala ez debatea beste baterako utziko dut, baina uste dut errege-erreginak eta printzipe-printzesak ipuinetarako utzi beharko genituzkeela.

    Benetan kezkatzen nau, gaur egun, ia 2015. urtean, oraindik gizonezkoek emakumeek baino eskubide gehiago izatea. Nola da posible hori? Titulua lehendabizi jaiotzen denarentzat izan beharko litzateke eta ez mutilarentzat. Lotsagarria dela uste dut. Lotsagarria eta oso kezkagarria.

    Zer eredu mota da hau? Zer ikasiko dute gure seme-alabek horrelako albisteak irakurri edo entzuten dituztenean?

    Badira lurralde batzuk mutilaren lehentasuna babesten duen lege zatar hori aspaldi aldatu zutenak. Besteek zer uste dute, mutilek neskek baino gehiago balio dutela? Oinarrian hori baitago. Gaur egun horrelako adibideak komunikabideetan lasaitasun osoz azaltzea oso larria iruditzen zait. Eskubideak eta betebeharrak denontzat dira berdinak; eta noski, neskak eta mutilak jaiotzetik, berdinak gara.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies