• Eibarren  NANa  eta  Pasaportea  egiteko  aukera  berreskuratu  behar  dugu

    Eibarren NANa eta Pasaportea egiteko aukera berreskuratu behar dugu

    Uztailean, nire senar eta alabak, Gasteizera joan behar izan ziren NANa berritzera.  Jendeak lan orduak galdu behar ditu eta hainbat kilometro egin, nahitaezkoak diren dokumentu horiek egiteko.

    Zapatero Madrilgo Gobernuan zegoela, Eibarren NAN eta Pasaportea egiteko aukera kendu ziguten. Geroztik, eibartarrok eta inguruko herrietako bizilagunek ez dugu NANa zein Pasaportea egiteko zerbitzurik.

    Madrilgo Parlamentutik, Eibarren zerbitzu hau berreskuratzeko ahalegina egingo dugu. Gipuzkoan, Irunen eta Donostin bakarrik berritu ditzakegu Nortasun Agiria edota Pasaportea. Eibartik eta inguruko bailaretatik, biak urruti gelditzen dira.

    Emilio Olabarriak EAJ-PNVko parlamentariak egin du dagoeneko galdera Madrilen: ia zerbitzu hori Eibartarrek eta inguruko beste herritar askok berreskuratuko dugun. Gure aldetik, ahaleginak egingo ditugu, hori horrela izan dadin.

     

    Utzi zure erantzuna →
  • Egilea:Irakurle on 2014/12/24, 15:34

    Aurrera!

    Reply →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies