• Merkatu  plazaren  aldeko  apustua

    Merkatu plazaren aldeko apustua

    Eibarrek merkatu plaza izaten jarraituko du Errebalean. Hori da guretzat mezu eta albisterik garrantzitsuena. Plazak bizirik dirau eta eibartarrok etorkizuna duela uste dugu. Tradizio eta berrikuntza uztartuko dituen merkatuaren aldeko apustua egiten dugu.

    Azken asteotan kezka eta jakinmina sortu da  herrian merkatu plaza eta bere itxiera dela eta. EAJ-PNVk argi izan du hasieratik orain Rialton dagoen merkatu plaza babesten duela eta Errebalen bere lekua izan dezan eta erakargarria izan dadin lan egin behar dela.

    Udal gobernu sozialistak merkatu plaza ixteko asmoa zuela adierazi zuen Errebaleko etorkizuna zehazteko parte hartze prozesuko ondorioetan oinarrituta, eta horren harira gu baserritar, merkatari, eta herritarrekin bildu gara eta merkatu plaza bideragarria dela baieztatu ahal izan dugu. Merkatu plaza aurrera eramateko udal gobernuaren borondatea da falta izan dena.

    Badirudi udal gobernuak hausnartu eta atzera egin duela bere erabakian. Merkatu plaza mantenduko da, eta pozik gaude horregatik, eibartarrei zerbitzua emateaz gain, lanpostuak mantendu eta sortuko direlako.

     

    Errebal

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies