• Talde  lanaren  garrantzia

    Talde lanaren garrantzia

    Taldean lan egitea eta lan taldearen garrantzia azpimarratuko nituzke. Proiektu bat aurrera eramateko eta eguneroko lanean, taldea oinarrizkoa da. Talde bat osagarria bada, ezintasunak gainditzen dira eta sortzen den giroak, aurrera egitera bultzatzen du taldea.

     Orain dela urte bat, maiatzeko hauteskundeetarako nere taldea sortzeko momentua heldu zenean, argi nuena zera da: pertsonen formazioa garrantzitsua dela, baina pertsona hauen giza kalitatea, garrantzitsuagoa dela oraindik.

    Lankideok ordu asko pasatzen ditugu elkarrekin eta denok norabide berdinean joatea eta helburu amankomunak izatea lagungarria da guztiz.

    Eibarren, hauteskundeetarako taldea prestatuta eta prest gaude; joan den ostiralian, zerrendaren aurkezpena egin genuen eta bertan azaldu nuen bezela, taldean lagunak izatea lortu dugu. Elkarren arteko komunikazioa dugu, ulertzen gara, denon artean gehitu egiten dugu, Eibar bizi eta maitatzen dugu eta esperientzia eta gaztetasuna elkartu dugu.

    Neska eta mutil eibartarrak gara; gure hiria eta gure bizilagunen ongizatea eta etorkizuna dira gure helburuak. Hilabeteak daramagu gure proiektua lantzen eta elkarrekin lan egiten. Indarra dugu eta gardentasunak eta hurbiltasunak mugitzen gaitu.

    Eibarko herritarrekin gaude egunero eta eragile sozialekin bilera asko egin ditugu. Bizitza proiektu bat eskainiko diegu eibartarrei eta guztiekin etengabeko komunikazio zuzena mantenduko dugu.

    Eibarko Eusko Alderdi Jeltzalean hausnarketa eta autokritika egin dugu, inoiz baino indar eta ilusio gehiagorekin aurrera egiteko. Oraina aldatu dugu, Etorkizuna oparoa eta aurrerakoia lortzeko.

    Eibarko Eusko Alderdi Jeltzalea prest eta prestatuta!!!

    Bestelako Eibar nahi dugulako, Eva Juez.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies