• Kristalezko  hezurren  gaixotasuna

    Kristalezko hezurren gaixotasuna

    Larunbatean, esan nizuen bezala, nire senarra eta ni “Sentimientos de Cristal” liburuaren aurkezpenean egon ginen. Olerki liburu bat da eta ni dagoeneko, hasi naiz irakurtzen. Oso olerki politak daude; uste dut merezi duela olerkia berreskuratzea eta duen edertasuna goraipatzea.

    Sentimenduak, benetako sentimenduak agertzen dira liburuan. Agurtzane, liburuaren egilea da eta gaixotasun arraro bat duen seme bat du. Berak eta egoera berdinean dauden beste guraso batzuk gure laguntza guztia behar dute.

    Kasu hauetan arazo berdina dute beti; ikerketarako diru falta. Ama bezala ulertzen dut beraien seme-alaben bizitza hobetzeko eta tamalez, heriotza ahalik eta gehien atzeratzeko, guraso hauek egiten dituzten esfortzuak. Seme edo alaba batengatik ia edozer gauza egiteko gai gara eta gizarteak gaixotasun arraroak aztertzeko eta gehiago hobetzeko indarrak batu behar ditu; haurtxo hauei zor diegu.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies