• Inposizioa  ez  da  gure  eredua

    Inposizioa ez da gure eredua

    Igandean, lehendakaria, Markel Olano eta Joseba Egibar egon ziren Eibarren; ekitaldi polita izan zen eta neri izugarri heldu zitzaidan mezua hau da: EAJ-PNV-k ez duela inposizioarekin gobernatuko. Gu herriak aukeratzen gaitu, baina horrek ez du esan nahi guk nahi duguna edo pentsatzen duguna ezarri behar dugunik.

    Argi dago, talde politikoak programa zehatz batekin aurkezten garela hauteskundeetara, baina hala ere, herritarrek gai zehatzetan zer pentsatzen duten jakitea garrantzitsua da. Parte hartzea sustatu behar dugu eta inposaketa alde batera utzi.

    Hori izan zen igandeko Lehendakariaren eta Markel Olanoren mezua eta ni guztiz ados nago.

    Udaletxea herritarrek hurbilen duten instituzioa da eta zinegotzien eta alkateen erantzukizuna da beraiekin erlazio zuzen eta etengabe bat mantentzea. Entzutea eta laguntzea dira nik jarraitzen ditudan ereduak eta ez beste batzuen eredua, inposaketa.

     

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies