• Iraganik  gabeko  herriak  ez  du  etorkizunik

    Iraganik gabeko herriak ez du etorkizunik

    Igandean Elgoibarko San Miguel auzoan egon ginen Eibarko alderdikide batzuk. Eguraldiak lagunduta, bertan zegoen giroa benetan hunkigarria izan zen.

    1936an hildako 14 gudariei egin zitzaien omenaldia eta jende asko gerturatu ginen bertara.

    “Iraganik gabeko herriak ez du etorkizunik” esaldiak ezin du esanguratsuagoa izan. Sendiek euren zauriak osatu behar dituzte eta hori gizarte guztiaren erantzukizuna da.

    Elgoibarko gudariei omenaldia

    Orain dela urte bi, 2012an, Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko, hainbat ekitaldi antolatu genituen EAJkoek eta momentu oso bereziak bizi izan genituen.

    Esan bezala, iragana, oraina eta etorkizuna dira garrantzitsuak eta igandeko ekitaldia honen froga bat da.

    Elgoibarko gudariei omenaldia

     

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies