• Eraso  eta  indarkeriarik  ez.  Emakumeok  EZ  dugu  merezi.

    Eraso eta indarkeriarik ez. Emakumeok EZ dugu merezi.

    Gaur AZAROAK 25 da, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna. Tristea da horrelako egun baten premia egotea, baina hala da. Emakumeek jasaten dituzten erasoak ez dira murriztu eta hildakoak asko dira; gehiegi tamalez.

    Gazteen artean ere, jarrera sexistak ematen dira eta arazoa oso kezkagarria da. Suposatzen da, gazteek informazio eta hezkuntza egokia jasotzen dutela, bai etxean eta bai eskoletan ere, berdintasuna eta errespetua oinarrizkoak direla esaten zaiela. Hala ere, indarkeria eta eraso psikologikoak eta fisikoak gertatzen dira gaztetxoen artean.

    Arazoa mantentzen da eta larria da gainera; noiz arte iraungo du??? Emakume asko hil dira aurten eta oraindik urtea ez da bukatu. Gizarteak ez ditu eraso hauek onartzen, baina nere kezka da, agian ohitzen ari garela. Hau da, albisteetan gizon batek bere bikotea hil duela esaten denean, beste bat… pentsatzen dugu, baina ez dugu gehiago egiten.

    Denok inplikatzea beharrezkoa da eta horrelako kasuak salatzea ere bai. Emakumeak babestu behar ditugu eta bizitza berri bat, erasorik gabeko bizitza berri bat, eraikitzen lagundu behar diegu. Gizarte osoaren erantzukizuna da.

    Gaur kontzentrazioak egongo dira herri eta hirietan; parte hartzea, ordea, ez da oso handia izaten. Gizonak eta mutilak ez dira larregi inplikatzen eta jakin behar dute, ez dela emakumeen arazoa soilik, baizik eta gizarte osoarena. Lagundu ditzagun arazo larri hau pairatzen ari diren emakumeak eta irten gaitezen kalera!!!

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies