• EAJ-PNV  Eibarren:  belaunaldien  arteko  lana

    EAJ-PNV Eibarren: belaunaldien arteko lana

    Larunbatean, Eibarko EAJk ospakizun eguna izan zuen; Alkate eta Zinegotzi izandakoak omendu ziren eta 2015eko hauteskundeetarako zerrenda babestu zuten.

    Ezin ditut izen guztiak banan-banan esan, larregi luzatuko nintzatekelako, baina larunbatean bizitakoak, ilusioa eta indarra eman digu. Gazteek, gure aurretik Alderdia defendatu dutenengandik asko dugu ikasteko eta beraien laguntza oso garrantzitsua da gure bidea egin ahal izateko.

    Gu gara, aurrekoak izan direlako; egin duten lana goraipatzekoa da.

    Mila esker Eibarko EAJ/PNVko familia osatzen dugun guztioi. Larunbatean egun ederra pasatu genuen eta gaztelaniaz esaten den bezela, UNA IMAGEN VALE MÁS QUE MIL PALABRAS; beraz, ospakizunaren argazkia uzten dizuet.

    Eibarko futbol taldeko neskei ZORIONAK ematen dizkiet lortu dutena oso pozgarria da eta. Beste baterako utziko dut neskak eta kirolari buruz pentsatzen dudanaren azalpena. Animo Eibarko neskak! Jarraitu horrela!!!

    Eibar-omenaldia

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies