• Auzoz  auzo,  kalez  kale

    Auzoz auzo, kalez kale

    Nire ustez udaleko zinegotziek dugun abantaila handiena herritarrekin dugun hurbiltasuna da. Herria astelehenetik igandera bizi dugu eta biztanleekin harreman zuzena dugu egunero.

    Gertutasun hau aprobetxatzen jakin behar dugu; neri zinegotzi lanaren gauzarik politena iruditzen zait.

    Eibarren, herritarrekin hartu-eman zuzena edukitzeko eta bertako egoera eta errealitatea hobeto ezagutu ahal izateko, “Lagundu Eibar Hobetzen” ekintza jarri dugu martxan. Datozen asteetan, auzoetan eta kaleetan egongo gara. Eibarko jendeak, ideiak, iradokizunak, zalantzak eta kexak gure taldeari azaltzea espero dugu. Nere erantzukizuna, baita EAJko talde osoarena ere, herritar hauei entzutea eta erantzutea da.

    Orain dela gutxi hasi gara ekintza honekin, baina oso aberasgarria izaten ari dela esan dezaket. Lerro hauen bitartez, eskerrak ematea nahi dizkizuet guregana hurbildutako guztiei eta ekimenean parte hartzera animatzen zaituztet. Denon artean gure hiria hobetzea lortuko dugu.

    Eskerrik asko

    Ayúdanos a mejorar Eibar

    Lagundu Eibar hobetzen 

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies