• Aupa  Eibar!!!

    Aupa Eibar!!!

    Eibar-primeran

    Eibar futbol taldeak aurten lortutakoa izugarria da. Iaz futbol ligako bigarren A mailara igotzea lortu eta aurten lehenengo mailara igo zaizkigu armagin mutilak. Aurten eibartar guztiok gozatu dugu Ipuruan eta ziurrenik are gehiago disfrutatuko dugula datorren urtean.

    Herrian bizitako ospakizunak ahaztezinak izango dira askorentzat, herri txikia izanik, gure taldea lehen mailara igotzen ikustea hunkigarria delako. Ipuruan eta Untzaga plazan poza eta festa izan da nagusi azken asteotan, eta ligako txapeldun izanda amaitu du denboraldia Eibarko taldeak.

    Teknikari eta jokalariek egindako lanari eta jarraitzaileen babesari esker lortu da eibartarron aurtengo ametsa egi bihurtzea.

    Zorionak guzti guztioi!!!

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies