• Abenduak  3,  Euskararen  eguna

    Abenduak 3, Euskararen eguna

    Atzo euskararen egunaren harira telebistan entzun nuen esaldi bat  ikaragarri gustatu zitzaidan: defendatu dezagun maite duguna. Euskara maite dugunok, defendatu dezagun, baina urteko 365 egunetan.

    Eibarren euskararen kale erabileraren emaitzak jaso ditugu egun hauetan; datuak benetan kezkagarriak dira. Erabilera ez da igo, ezta mantendu ere, jaitsi egin da. Hau bai dela Euskara maite eta erabiltzen dugunontzat albiste tristea.

    Badirudi eskolek zein erakundeek egiten duten ahalegina ez dela nahikoa euskararen normalizazioa lortzeko. Tamalez, Eibarren, euskara gutxiago erabiltzen da orain.

    Ama naizenez, nire alabek euskaraz egin dezaten sustatzen dut, euskaraz mintzatzera animatzen ditut nire aldetik erraztasun guztiak eskainiz. Hala ere, askotan gaztelaniara jotzen dute. Telebistaren eragina ote da???

    Ama bezala, udaleko zinegotzi bezala eta Eibarren bizi naizelako, ahalegin handia egingo dut, datorren urteko euskararen erabileraren kale neurketaren emaitza hobeagoa izan dadin.

    Defendatu dezagun maite duguna; defendatu dezagun euskara. EUSKARAZ 365 EGUN!!!!

     

    euskararen eguna

    Utzi zure erantzuna →
  • Egilea:Euskaltzale on 2014/12/05, 15:06

    Ados Eva eta horregaittikan ados nago ni be euskerian ordenantza ausartagua izan bihar dela. Udaletxiaren web orrixan irakurri dot eta nik be uste dot ausardia haundiagoa bihar dala. Ekin gogor!

    Reply →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies